2023-12-30_Gabonetako kontzertua

Aurtengo Gabonetako kontzertuak bi zati izan zituen:

1.- Wolfgang Amadeus Mozarten (1756-1791) Koroatzearen Meza

Musikari austriarrak 23 urte zituela sortu zuen obra zoragarri horretatik, atal hauek kantatu genituen: Kyrie, Gloria, Santus, Benedictus eta Agnus Dei.

Bakarlari jardun zuten Mari Carmen Etxeandiak, Lourdes Urkiak, Imanol Aizpuruak eta Javier Lizarazuk.

Organoan, Jose Luis Frantzesena jardun zen; perkusioan, Unai Frantsesena, eta zuzendari-lanetan, Mariatxen Urkia.

2.- Gabon-kantak

Bigarren zatian, Gabonetako 5 kanta eskaini genituen, Leizarra Gazte Abesbatzarekin elkarlanean: Adeste fideles, Gau Ixila, Oh Holy Night, Haurtxo polita eta Hator Mutil.

Hemen dituzue kontzertu horretako ikus-entzunezkoak. Gozatu, plazer baduzue!

Javier Lizarazu (tenorea), M. Carmen Etxeandia (sopranoa), Lourdes Urkia (kontraltoa), Mariatxen Urkia (zuzendaria) eta Imanol Aizpurua (baxua).

Jose Luis (organoa) eta Unai (perkusioa) Frantzesena aita-semeak

1.- Aurkezpena (Javier Marcos)

2.- Koroatzearen meza

3.- Bigarren zatiaren aurkezpena

4.- Adeste fideles

5.- Gau ixila

6.- O Holly Night

7.- Haurtxo polita

8.- Hator, hator

9.- Va pensiero

2022-09-25_In memoriam, Recordamur vos

Iraillaren 25ien, urteroko kontzertua emun gauen Aretxabaletan, Sanmigel jaixen barruen.

Autenguen, bi urte oso kantau barik eta oholtzatik kanpo egon ostien, tarte hontan hil dien abesbatzakidiakin eta herrikidiakin akordau gitzen, omenaldi xume bat egitteko.

 

2022-09_Sanmigelak_GoienaGoienaren argazkixa.

Bertan egon ez zitzienondako (edo barriro ikusi gura dozuenondako), hementxe bideuak ikusgai.

0.- Aurkezpena

1.- Un beso y una flor (Aretxabaleta Abesbatza)

2.- En mi viejo San Juán (Aretxabaleta Abesbatza)

3.- Eres tú (Aretxabaleta Abesbatza)

4.- Bella Ciao (Leizarra Abesbatza)

5.- Umetxoaren ametsak (Leizarra Abesbatza)

6.- Txoria txori (Leizarra Abesbatza)

7.- De colores (Aretxabaleta eta Leizarra)

8.- Va pensiero (Aretxabaleta eta Leizarra)

9.- Due gatti (Mariatxen Urkia eta M. Carmen Etxeandia)

10.- Edelweiss (Jokin Bengoa eta Mariatxen Urkia)

11.- Only you (Jokin Bengoa, Imanol Aizpurua, M. Carmen Etxeandia eta Olatz Urkia)

12.- Dalilah (Jokin Bengoa, Imanol Aizpurua, M. Carmen Etxeandia eta Olatz Urkia)

13.- Titanic (Mariatxen Urkia) (Dantza: Pilare Muñagorri eta Agurtzane Altuna)

14.- Omenaldia

Agurra (Naroa Agiriano, Irati Oscoz eta Nerea Gabilondo)

15.- Aita Gurea

16.- Agur baten abestia

17.- Recordamur vos

Irudixetan, barrez, hauxe izen zan emunaldixa.

2019-12-01_EITB maratoirako gure ekarpena

Arrasateko Goikobalu eta Goikobalu Txiki abesbatzak, Oñatiko Ganbara Abesbatza, Azkoitiko Bizkargi Abesbatza, Leizarra Musika Eskola Abesbatzako eta Aretxabaleta Abesbatza Aretxabaletako mojen elizan elkartu ginen, Sapere Audio Sinfonietta musika-taldearekin eta Fernando Velazquez zuzendariarekin batera.

Helburua: hilaren 14an, Arantzazun emango dugun “Gabon Kantak” kontzerturako entseatzea.

Amaieran, geure ekarpentxoa egin genuen haur-minbiziaren aurkako #EITBmaratoian.

@FVelazquezMusic, @Ganbarabesbatza, #Goikobalu, @bizkargimusika, @TUlankide, @esMONDRAGON, @AretxabAbesbatz

2019-09-29_Omenaldixa Andra Mari kooperatibiari

Iraillaren 29xen, urteroko kontzertua emun gauen Aretxabaletan, Sanmigel jaixen barruen.

Autenguen, Eroskiren 50. urteurrena dala eta, Andra Mari kontsumo-kooperatibiaren fundatzailliakin akordau gitzen, omenaldi xume bat egitteko.

 

Kartela eta egitaraua
Angel Barandiaranen eta Aitor Antxiaren azalpenak (Goiena)

Txostena_Andra Mari kontsumo-kooperatibatik Eroskira

Bertan egon ez zitzienondako (edo barriro ikusi gura dozuenondako), hementxe bideuak ikusgai.

0.- Aurkezpena

1.- Euskera, oi, euskera

2.- Habanera

3.- Mendian gora

4.- Martxa baten lehen notak

5.- Azken dantza

6.- Omenaldixaren eta 2. zatixaren aurkezpenak

7.- Humanity at Music: Obertura

8.- HAT: Banaketa, banan-banan

9.- HAT: Recordamur vos, omenaldia

10.- HAT: Etorkizuna, bi hanka

11.- Agustin Markaide Eroskiko presidentiaren esku-hartzia

12.- Eskerrak emutia eta Euskal Herriko

Irudixetan, barrez, hauxe izen zan emunaldixa.