2023-12-30_Gabonetako kontzertua

Aurtengo Gabonetako kontzertuak bi zati izan zituen:

1.- Wolfgang Amadeus Mozarten (1756-1791) Koroatzearen Meza

Musikari austriarrak 23 urte zituela sortu zuen obra zoragarri horretatik, atal hauek kantatu genituen: Kyrie, Gloria, Santus, Benedictus eta Agnus Dei.

Bakarlari jardun zuten Mari Carmen Etxeandiak, Lourdes Urkiak, Imanol Aizpuruak eta Javier Lizarazuk.

Organoan, Jose Luis Frantzesena jardun zen; perkusioan, Unai Frantsesena, eta zuzendari-lanetan, Mariatxen Urkia.

2.- Gabon-kantak

Bigarren zatian, Gabonetako 5 kanta eskaini genituen, Leizarra Gazte Abesbatzarekin elkarlanean: Adeste fideles, Gau Ixila, Oh Holy Night, Haurtxo polita eta Hator Mutil.

Hemen dituzue kontzertu horretako ikus-entzunezkoak. Gozatu, plazer baduzue!

Javier Lizarazu (tenorea), M. Carmen Etxeandia (sopranoa), Lourdes Urkia (kontraltoa), Mariatxen Urkia (zuzendaria) eta Imanol Aizpurua (baxua).

Jose Luis (organoa) eta Unai (perkusioa) Frantzesena aita-semeak

1.- Aurkezpena (Javier Marcos)

2.- Koroatzearen meza

3.- Bigarren zatiaren aurkezpena

4.- Adeste fideles

5.- Gau ixila

6.- O Holly Night

7.- Haurtxo polita

8.- Hator, hator

9.- Va pensiero

Utzi iruzkina