Ezagutu gaitzazu

Gure herriko kantuzaleak biltzeko sortu zen Aretxabaleta Abesbatza; izan ere, gure herria beti egon da, nolabait, musikari lotua, eta guk eutsi egin nahi diogu urteetako ohitura horri. Hortaz, helburu argia dugu: kantu koralaz gozatzea eta, bide batez, tradizio hori zaintzea eta Euskal Herrian sustatzea.

Angel Barandiaran, zuzendaria

_DSC6857Musika-ikasketak Aretxabaletako parrokian hasi zituen, tiple gisa abesten. Erlijioso sartu zen, eta musika-ikasketekin jarraitu zuen: pianoa, gregorianoa eta organoa ikasi zituen. Erlijio-prestakuntza utzi ondoren, Aretxabaletara itzuli zen eta hainbat ekintzatan hartu zuen parte: abesbatzan, otxoteetan, musika-taldeetan…

1980an, Aretxabaleta Abesbatzaren sortze-lanetan hartu zuen parte. 1981ean, berriz, Juan Luis Izagirre zuzendaria hil ondoren, zuzendari-kargua hartu zuen.

Zuzendari izateko ikastaroak Gipuzkoako Abesbatzen Federazioan egin zituen, eta gregoriano-ikasketak Silosen eta Valle de los Caidosen.

Taldekideen zerrenda

Une honetan, abesbatza 35 kidek osatzen dugu: zuzendariak, 10 sopranok, 9 kontraltok, 7 tenorrek eta 8 baxuk.

SOPRANOAK KONTRALTOAK TENORRAK BAXUAK
Arantza Marrodan Aintzane Aizpurua Floren Iruzubieta Alejandro Urzelai
Jaione Olabe Arantza Akizu Javier Lizarazu Eukeni Egurbide
Kontxi Lazkano Elena Martinez Jose Cruz Urzelai Imanol Aizpurua
Maider Garai Eli Gartziandia Juan Iruzubieta Iñaki Zumalde
Maider Urzelai Lourdes Urkia Mikel Elortza Javier Irure
M. Carmen Etxeandia M. Carmen Bengoa Rafa Etxeandia Javier Marcos
Mariatxen Urkia M. Jose Arriola Ricardo Garro Karlos Martin
Nuria Fdz. de Arroiabe Marian Uribesalgo Xabier Zaloña
Olaia Elkoro Pili Makazaga
Xeli Etxeandia

Entseguakimg_2324

  • Asteartean: 20:30etik 22:00etara
  • Asteazkenean: 20:30etik 22:00etara

Kantatzeak bizipoza eta atsegina ematen badizu, eta musika apur bat badakizu, zatoz gure abesbatzara, atsegin handiz hartuko zaitugu. Horretarako, jar zaitez gurekin harremanetan.

Programa orokorra

Egun berezietan (Gabonetan, San Jose egunean, Aste Santuetan, Andre Maria Jasokundekoaren* egunean…) meza nagusia kantatzen dugu, eta herriko hileta-mezak ere bai.

san-migelak-2016Herriko egun garrantzitsuetako —herriko jaien hasiera, adibidez— ekitaldietan hartzen dugu parte.

Kontzertu bereziak ere eskaintzen ditugu, San Migeletan eta Gabonetan, besteak beste.

Normalean, aipatutakoez gain, beste 4 edo 5 kontzertu gehiago ematen ditugu urtean zehar, folklorekoak, polifoniakoak, gregorianokoak… (eskatzen digutenaren arabera).

Ezkontzetara ere joaten gara, batez ere taldekideenak eta horien senitartekoenak badira.

*Andre Maria Jasokundekoa herriko zaindaria da.

Utzi iruzkina