Gabonetako kontzertua hilaren 29an izango da

gabonak-2016_kartela

Aurten ere bere urteroko kontzertua eskainiko du Aretxabaleta Abesbatzak Gabonetan.  Hilaren 29an izango da, arratsaldeko 19:30ean, Jasokundeko Andre Mariaren elizan.

Gabonetako kantuez gain, Bizente Goikoetxea musikari aramaioarra hil zela ehun urte bete direla eta, Aretxabaleta Abesbatzak bat egin nahi izan du, han eta hemen egin dizkioten omenaldiekin. Horrela, bada, esku-orrian ikus dezakezuenez, hark konposatutako “Miserere mei, Deus” eta “Ave Maria” kantatuko ditu, kontzertua abiatzeko.

Aspaldian ohi duenez, Jose Luis Frantzesena izango du lagun organoan, eta Mariatxen Urkiak eta M. Carmen Etxeandiak jardungo dute bakarlari-lanetan.

gabonak-2016_eskuko-program_aurrea

Esku-orriaren aurrealdea

gabonak-2016_eskuko-program_atzea_b-goikoetxea-omenduz

Esku-orriaren atzeko aldea

 

EGUBERRI ON!!!!

 

Utzi iruzkina