Madrilgo San Anton parrokia bete egin du Aretxabaleta Abesbatzak
2018-10-15 12:25
Emanaldia urriaren 12an, egubakoitzean, eskaini zuten eta Udaleko Kultura Sailaren bitartez joan ziren. “Oso eliza bitxia da. Argazki asko, kartelak, esaldiak han eta hemen…”, adierazi du abesbatzako kide Nuria Fernandez de Arroiabek. Meza abestu zuten lehenengo, eta hori bukatutakoan, beste sei bat kantu, besteak beste, Alfonsina y el mar, Eres tu eta Maite. “Bete-bete egin zen eliza, Madrilen bizi diren euskal jatorrikoak hainbat gerturatu ziren”, dio Fernandez de Arroiabek, eta gaineratu du: “Gure Aita kantatzeko eskatu ziguten, eta gogotsu abestu genuen guk; une horretan hunkitu ere egin ziren asko”.
Meza-kontzertua
Eguna: 2018-10-12, egubakoitza
Ordua: 19:00ak
Lekua: San Anton eliza, Madril
Programa:
Meza
Veni Creator Spiritus Gregorianoa
Gloria Gounod
Alleluia Liturgia
Ave Maria Caccini
Sanctus Gounod
Panis Angelicus Cesar Franck
Canticorum Jubilo G. F. Haendel
Kontzertua
Prado verde y florido F. Guerrero
Cántico espiritual P. B. Legarra C.D
Canción del viejo poeta L. Iruarrizaga
Eres tú J.C. Calderon
Alfonsina y el mar A. Ramirez
En mi viejo San Juan N. Estrada
Organo-jolea: Javier San Migel
Zuzendaria: Angel Barandiaran
Bakarlariak: Mariatxen Urkia, M. Carmen Etxeandia eta Javier Lizarazu
San Anton elizara bidean
San Anton elizan, aurrena meza eta ondoren kontzertua kantatzen
Hotelean, afalosteko kontzertutxoa eskaintzen
Bidaiaren programa
2018ko urriaren 12, 13 eta 14an
Eguakoitza, 2018-10-12, Aretxabaletatik
09:30 Irteera, Azbe aurrean.
11:30 Lerman, geldialdi teknikoa.
13:30 San Sebastian de los Reyes, geldialdia bazkaltzeko. Bazkaria norberaren kontura: etxetik eruenda edo errestopean aukeratuta.
15:30 Alcobendasen (kalkulatzen da).
18:00 Elizara joan aurretik, hotelean entseiua.
19:00 San Anton elizan, meza eta kontzertua.
21:30 Afaria hotelean.
Larunbata, 2018-10-13, Madrilen
09:00 Armosua.
Egun librea.
21:30 Hotelean afaria.
2018-10-14, domeka, Madriletik
09:00 Armosua.
10:00 Irteera.
11:30 Tudanca Área de Servicio, geldialdi teknikoa.
13:00 Asador Los Trillos, Burgos.
16:30 Bazkalostean irteera.
18:30 Atxabaltan (kalkulatzen da).